Read in English

Nazioarteko Prentsa Institutuak eta MIDASek gaur, apirilaren 12an, NewsSpectrum beken lehenengo deialdia eman dute argitara.

Diru-laguntza hauek hizkuntza gutxituetan lanean ari diren kazetari nahiz komunikabideetan diharduten gainerako profesionalei daude zuzenduta (erromanieraz eta etorkinen hizkuntzetan aritzen diren komunikabideak barne). Helburua langile hauek hizkuntza nagusietako komunikabideekin (guztiak Europar Batasunekoak (EB)) duten lankidetza sustatzea da.

NewsSpectrumek 2021ean 2 programa motatan banatuko diren 40 beketarako finantziabidea dauka: bata Collaborative Reporting Fellowship (kazetaritza kolatiborako proiektuak) eta Professional Placement Fellowship (profesionalentzat egonaldiak).

Diru-laguntza motak eta eskaeretarako epeak

Collaborative Reporting Fellowshipa hizkuntza gutxituetako kazetariek (freelance-ak barne) hizkuntza nagusietako komunikabideekin lankidetzan burututako kazetaritza lanetara dago zuzendua.

Kazetaritza lanak interes publikoko edozein gairen berri eman dezake, betiere bi komunikabideetako ikusle, entzule edo irakurleentzat interesgarria bada. Hala eta guztiz ere, Europar Batasunaren barnean gutxiengoen gaiarekin edo hauen ikuspuntuarekin zerikusia izan edota gutxiengo eta gehiengoen arteko harremanak aztertzen dituzten gaiek lehentasuna izango dute. Aintzat hartuko dira komunikabide minorizatuetan europa mailako asuntuei estaldura ematea areagotzen duten proiektuak. Kazetaritzaren baitako edozein lan hartuko da kontuan, hala nola ikerketa lanak, artikulo sakonak edo/eta datuetan oinarritutako kazetaritza. Lanak edozein formatutan egon daitezke argitaratuta, baita teknika digital zein storytelling erako ikusentzunezko formatuetan ere. Gainera, proiektuan parte hartuko duten bi komunikabideetan une berean argitaratuko da amaierako lana, bai hizkuntza gutxitukoan, baita hizkuntza nagusikoan ere.

Eskaera bidaltzeko epea gaurtik (apirilaren 12an) eta 2021 eko maiatzaren 28ra arte egongo da irekita. Nolanahi ere, diru-laguntza hauek jasotzeko beste bi epe irekiko dira ekainean eta abuztuan. Hemen duzu eskuragarri programa honi buruzko informazio osoa eta maiz egindako galderen orrialdea (FAQ).

Professional Placement Fellowship programak hizkuntza gutxituetako komunikabideetan lan egiten duten profesionalek hizkuntza nagusietako erredakzioetan egonaldi labur edota bisitaldiak egitea du helburu. Hizkuntza gutxituetako komunikabideetan lan egiten duen orok du diru-laguntza hau jasotzeko eskubidea: kazetari, zuzendari, erredakzio-buru, fotokazetari, community manager edo berrikuntza digitalean dihardutenek. Aipatu komunikabideekin sarri elkarlanean aritzen diren freelancek ere badute programa honetan parte hartzeko aukera. Kazetaritzako hainbat esparrutan gaitzea eta ezagutza elkarbanatzea izango da bekaren helburua: berrien estalduran, trantsizio digitalean, audientzien gestioan, online komunitateak sortzen eta mantentzen, monetizazioan nahiz negozio bide jasangarriak sortzen esaterako.

Professional Placement Fellowship programaren bitartez eskainitako diru-laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da gaurtik hasi (apirilaren 12a) eta 2021eko maiatzaren 28ra arte, Collaborative Reporting diru-laguntzekin ez bezala, beka honetara aurkezteko epea bakarra izango da. Hemen duzu eskuragarri programa honi buruzko informazio osoa eta maiz egindako galderen orrialdea (FAQ).

Hautaketarako irizpide, baldintza eta eskaera burutzeko beste hainbat xehetasun

Hizkuntza minorizatuetan jarduten duten komunikabideetako profesional guztiek eska ditzakete diru-laguntza hauek, baldin eta EBetan badute kokalekua eta euren edukiaren %51 gutxienez bertako hizkuntza gutxituan burutzen badute (erromaniera eta etorkinen hizkuntzetan aritzen diren komunikabideak barne). Hemen dago eskuragarri bekak eska ditzaketen hizkuntzen gaineko informazio guztia. Hizkuntza nagusian jarduten duen komunikabidearen kasuan ere EBetan edo Erresuma Batuan egon beharko du kokatuta. Bi diru-laguntza programek komunikabide transnazionaletako lankidetza sustatzea dute helburu.

Posible denean, gomendagarria da egonaldi edo lankidetza proiektuak presentzialak izatea. Era honetan, hizkuntza nagusi eta gutxituen artean luzaroan iraun dezaketen aliantzak sortu nahi dira, hori delarik NewsSpectrum proiektuaren helburuetako bat. Bereziki aintzat hartuko da Professional Placement Fellowship programan. Nolanahi ere, telelana ere onartuko da Covid-19 pandemaren erruz eragotzi ezina denean, betiere egitekoak eraginkortasunez burutzen direnean.

Printzipioz bi diru-laguntzek bi asteko gutxieneko iraupena izan beharko dute. Dena den, malgutasuna egongo da iraupenari dagokionez. Bi programak, bai Collaborative Reporting, baita Professional Placement FellowshipProfessional Placement Fellowships ere, 2021eko ekainaren eta urte bereko abenduaren 31 artean burutzeko aukera dago.

Nola hizkuntza gutxituko langile profesionalak hala hizkuntza nagusiko komunikabideak 6.000 eurora arte eska ditzake beka bakoitzeko. Diru-laguntzak hizkuntza gutxituko kazetarien soldata (zuzenean komunikabideari egingo zaio diru-sarrera) eta mantenua (jana edota hoteleko egonaldia) beregain hartzeko aukera dago. Bidaiari dagozkion gastuak osagarri moduan ordainduko dira. Hizkuntza nagusiko komunikabideen kasuan ere, soldatak har ditzake beregain, baita bidaiako gastuak ere hala behar izanez gero. Guztira, NewsSpectrumek 480 000 euroko aurrekontua du 2021ean diru-laguntza hauek banatzeko.

Bekak jasotzeko interesa duen langile orok bi programei buruzko informazio zehatzak – hautaketarako irizpide eta baldintzak – irakur beharko lituzke NewsSpectrumen web orrian beka eskatu ahal izateko. Eskaera guztiak ingelesez egin beharko dira. Eskaera burutu aurretik harrerako komunikabidearekin elkarlaguntza adostuta egotea gomendagarria da. Posible ez balitz, NewsSpectrum proiektua kudeatzen dutenak hizkuntza minorizatuetako hautagai potentzialak komunikabide nagusiekin harremanetan jartzen saiatuko dira.

Hautagaiak aukeratzeko ardura bost laguneko batzorde batek izango du, artean aditu independienteak egongo direlarik. Bekak jasoko dituztenen independentzia editoriala babestu eta errespetatzeko konpromisoa erabatekoa izango da bi programen aldetik.

 

Diru-laguntzei buruzko informazio orokorra

NewsSpectrum Nazioarteko Prentsa Institutuak (IPI ingeleseko sigletan) eta Hizkuntza gutxituetan aritzen diren Europako hedabideen elkarteak (MIDAS) elkarlanean sustatutako ekimena da. Proiektuak Arte eta Kultura Romaniaren Europako Institutuaren (ERIAC) laguntza ere jaso du.

NewsSpectrum Europar Batasuneko hizkuntza gutxitu – romanieraz eta etorkinen hizkuntzetan diharduten komunikabideak barne- eta hizkuntza nagusien arteko elkarlaguntzak sustatzea helburu duen programa bat da. NewsSpectrumek bideratutako diru-laguntzek bi taldeen arteko lankidetza areagotu eta hizkuntza gutxituetan jarduten duten komunikabideen jasangarritasuna indartu nahi dute, hori baita Europar Batasuneko komunikabideetan pluraltasuna bermatzeko ezinbesteko bidea. Programa honek gutxiengoei dagozkien gaiei buruz era zorrotzean aritzea ahalbideratzen du, baita gutxiengoen ikusmoldeak komunikabide handietako erredazkioetan txertatu ahal izatea ere.

NewsSpectrum programa Europar Batzordeak (DG Connect) kofinantziatutako proiektu pilotu bat da, ERIACen laguntza gehigarriarrekin. Aurrerantzean ere lankidetza berriak ezagutaraziko ditugu, baieztatzen diren eran.

 

Galderak eta zalantzak

Interesa duen orori diru-laguntza eskaera hasi aurretik NewsSpectrumen web orrira jotzea gomendatzen diogu, bereziki maiz egindako galderen orrialdera (FAQ). Beste edozein galdera, zalantza nahiz informazio gehigarria nahi izanez gero, jar dadila gurekin harremanetan.

 

Kontaktuak

Josh LaPorte (IPI): [email protected]

Anna-Kira Pirhofer, MIDAS, [email protected]

Ez galdu diru-laguntzei buruzko azken informazioak! Izena eman NewsSpectrumen newsletterrean.


The NewsSpectrum programme is co-funded by the European Commission within the framework of the pilot project “Internship opportunities for Minority Language Media”, with additional financial support from ERIAC. Further partnerships will be announced as they are confirmed.

(Photo by Finn Hackshaw on Unsplash)